Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

2018ko Arkitekturaren Astean, urrian izango dena, parte hartzeko deialdia


2018ko apirilaren 23

PROPOSAMENEN BIDALKETARAKO EPEA UZTAILAREN 31 ARTE LUZATU DA


 

EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritzako KULTURA|GIZARTEA batzordeak 2018ko Arkitekturaren Astean parte hartzeko deialdia egiten du,  urriko lehenengo astean izango dena. Helburua da arkitekto-lanbidea ikustaratzea, azken urteetan eraldaketa eta eraberritze prozesu batean dagoena. Horregatik, 2018ko Arkitekturaren Asteak aldaketa hauen bozgoragailu eta katalizatzaile izan nahi du.

Parte hartzeko interesa dutenek, euren lan profesionala honako lau eremuetan aurkeztu ahal izango dute:

  • Birgaitzea eta obra berria
  • Hiriginitza eta berroneratzea
  • Proiektu | prozesuetako genero ikuspegia
  • Lan egiteko beste modu batzuk eta komunikazioa (Creative Commons lehiaketa).

IKUS OINARRIAK

EZ da derrigorrezkoa izango elkargokide izatea, baina parte hartu nahi dutenek izen-emate formularioa  bete beharko dute, zein eremuetan parte hartu nahi duten adieraziz. Izena emateko epea maiatzaren 6an amaituko da.

Jasotako lanak Arkitekturaren Astean egingo den egitarauaren barruan (erakusketa, hitzaldi eta eztabaidetan) egongo lirateke,  hizketaldi eta elkar-trukeak bultzatzeko asmoz, bai arkitektoekin baita herritarrekin ere. Gainera, argitalpen digital bat osatuko da jasotako lanekin. Laster jakinaraziko da behin betiko egitaraua eta programatutako hitzaldiak. Momentuz, bi hitzaldi hauek daude baieztatuak:

- El sentido holístico del oficio de arquitecto y la importancia de la hibidación, Isabel Velázquez etaCarlos Balaguez (GEA21).

- La profesión como capacidad de adaptabilidad a los tiempos, Ángel eta Pablo de la Hoz.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7