Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea
2026ko azaroaren 26
Lekua: Errenteria
Ordua: 18:00
Eremua: Cultura
2026ko hausnarketa eta eztabaida jardunaldien zikloari amaiera emango dion saioa. Oraingoan Errenteriara joango gara, auzoen berroneratzeari buruz hitz egitera.
Topaketan zehar aztertuko dugu hiri-berroneratze prozesuek nola lagundu dezaketen espazio publikoa, ingurumen-kalitatea eta auzoen nortasuna hobetzen. Hainbat ikuspegitatik egingo dugu: hirigintza eta arkitektura diseinua, elkarlaneko kudeaketa ereduak eta finantzazio tresnak.
Jardunaldiaren helburua da esku-hartze integralak bultzatzeko gakoak eta aukerak identifikatzea, eta arreta berezia jartzea behar sozial handienak dituzten eremuetan.
Gai horietan sakontzeko, Esther Zarrabeitia eta Emilia Román arkitektoek parte hartuko dute. Hitzaldien ondoren, mahai-inguru bat egingo da, Olatz Grijalba arkitektoak moderatua, eta gogoetak partekatzeko eta parte-hartzaileen artean eztabaida irekitzeko aukera emango du.
Jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Jarduera honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Lurralde Plangintza eta Turismo Departamentuaren lankidetza du.