Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Aurkezpena


Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkako ordezkaritzaren helburu nagusia da gipuzkoar gizartearen interesak defendatzea da. Horregatik, elkargokideak beraien jardun profesionalean zuzen jokatzen dutela begiztatzen du. Aldi berean, arkitekto gipuzkoarren ordezkari gisa agertzen da erakundeen aurrean. Elkargokideentzako erreferentzia izan nahi du Elkargoak, horregatik, jardun profesionalerako aholkua eta etengabeko formakuntza-ikastaroak eskaintzen dizkie elkargokideei. Baita ere, sektorean gertatzen diren azken nobedadeen berri ematen die. 

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko webgunean Elkargoa eta elkargokideen, erakundeen eta, orokorrean, herritarren arteko informazio eta komunikazio kanal bat izan nahi du. Horregatik, sektorean gertatzen diren azken berriak aurkituko dituzue gune honetan.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala lau ordezkaritzek osatzen dute (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa), eta denak estatutu eta Elkargoaren legedi bakar baten arabera eratzen da.   

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 09:00 - 14:30 2026ko azaroaren 10

12 / 11

Ikasgela irekia: arkitektura eta aniztasuna zahartzaroan (2026) Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) / Online Ordua: 11:00 - 14:00 2026ko azaroaren 12

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16