Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Luis Tolosaren arkitektura erakusketaren inauguruazioa Andoaingo Bastero Kulturgunean, ostiralean


2016ko irailaren 28

Luis Tolosaren arkitektura izenburua duen erakusketaren irekiera ekitaldia egingo da ostiral honetan (irailak 30) 19:00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean. Inaugurazioan Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidenteak eta Ana Azpiri erakusketaren komisarioak parte hartuko dute. Irekiera ekitaldiaz gain, Ana Azpirik Luis Tolosaren testuingurua izenenko bisita gidatua eskainiko du. 

Bestalde, eta ekimen honi lotuta, urriaren 13an 18:00etan erakusketaren izenburu bera duen hitzaldia emango dute Lauren Etxepare eta Leticia García arkitektoek Basteron bertan. Bi ekintza hauek publiko orokorrari daude irekiak.

Erakusketa hau urriaren 29 arte egongo da zabalik Bastero Kulturgunean honako ordutegian: astelehenetik ostiralera  18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik-13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

Luis Tolosari buruz

1928-1956 urteen artean produkzio arrazionalistak Euskal Herriko arkitektura arloan izan duen pertsonaiarik garrantzitsuenetarikoa da Luis Tolosa. Proiektuak sinatzeko beharrezkoa titulurik ez zuenez, berak egindako lan asko beste egile batzuei egotzi zaizkie, baina frogatua dago gaur egungo euskal arkitekturako zenbait obra garrantzitsu bereak direla, esaterako, Andoaingo Laborde Anaiak eta Ziako enpresak.

Jarduera hau 2016ko Arkitekturaren Mundu Egunaren inguruan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak antolatu dituen ekintzen barruan kokatzen da eta Andoaingo Udalarekin batera antolatu da. Erakusketa hau egin ahal izateko San Telmo Museoaren, Pasaiko Portuaren eta Luis Tolosaren familiaren laguntza ezinbestekoa izan da, beraiek utzi baidituzte obra hauek erakusketa antolatzeko.


Informazio gehiagorako edota antolatzaileekin elkarrizketaren bat lotzeko, arren, jar zaitez gurekin harremanetan:

 Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (Gipuzkoa)

Raquel López · Komunikazioa Saila

Tel.: 943 320 194 / komunikazioa@coavnss.org 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

28 / 09

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5