Bigarren marrazketa-tailerra Adriana Ibargoyenekin
2019ko uztailaren 10
Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)
Ordua: 17:00 - 18:00
Eremua: Cultura
Adriana Ibargoyenek emango duen bigarren marrazketa-tailerra, Kale artean erakusketaren baitan. Egun honetan gainera, erakusketari agur esango diogu, maiatzaren 10etik Gipuzkoako EHAEOan egon da, eta egun hau da egongo den azkena.
Aurreko tailerrean bezala, adin guztietako pertsonentzako tailerra izango da hau. Parte-hartzaileek Ibargoyenek gidatuta Urban Sketchere estiloa zer den ikasiko dute, eta ondoren, kalera irtengo dira elkarrekin marraztera.
Gehienez 15 pertsona. Ezinbestekoa aurretik izena ematea. Adin-txikikoak heldu batez lagundurik joan beharko dute.
Ekarri beharreko materiala:
- Koaderno txiki bat edota orriak eta hauek heltzeko euskarri bat
- Arkatza
- Borragoma
- Txorroskiloa
- Axota
- Akuarelak (hautazkoa)