Topaketa birtuala: 12 hilabete 12 emakume-arkitekto
2020ko ekainaren 16

Koronabirusarengatik eratorritako egoera '12 hilabete 12 emakume-arkitekto' ekimena ustekabean harrapatu du. Egoera zenbat luzatuko zen ez zegoenez argi eta ekimenak duen formatuagatik, hasiera batean atzeratzea erabaki zen. Baina badirudi nahi baino luzeragorako jo duela, beraz, udara aurretik ekimenetako bat online egitea erabaki dute antolatzaileek.
Zehazki, Ula Iruretagoiena eta Pilar Azurmendi arkitektoak izango dira ekitaldi digital honetako protagonistak, ekainaren 26an, ostirala, 12:00etan egingo dena. Bi arkitekto hauek irakaskuntza eta Administrazioko eremutik datoz, eta genero ikuspegia euren lan profesionalean nola txertatzen dutenaren inguruan arituko dira.
Topaketa Meet Jitsi plataformaren bidez egingo da, beraz, parte hartzeko asmoa dutenek izen-emate orria bete beharko dute ezinbestean, eta posta elektroniko bidez adieraziko zaie zein pauso eman behar dituzun bertan parte hartzeko.
Aurrez aurreko ekitaldietan egin izan den bezala, hitzaldia entzuten den bitartean elkarrekin mokadutxo bat partekatzera gonbidatuko zaie ikusleei, mahai baten inguruan lortzen zen giro berbera irudikatze aldera.
Miriam Varela
Xx
Miriam Varela, 2020ko ekainaren 24