Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Santa Maria Basilikako Kanpandorre Atearen berreraiketa sinbolikoa abuztuaren 15a arte bisitatu ahal izango da


2015ko uztailaren 8

Donostiako Santa Maria Basilikak 1817. urtera arte zuen Kanpandorre Atea berreskuratu du, modu sinbolikoan bada ere. Iruki taldeko Unai Sarasola eta Mikel Oyarzabal arkitektoek, José Javier Pi Chevorten gidaritzapean, eta Verónica Ordozgoitiren (Ekida) laguntzarekin Kanpandorre Atearen berreraiketa egin dute kartoizko moduluekin 1:2 eskalan. Eraikuntzarekin batera, Javier Estellak (Walk 3D) alegiazko errealitateko espazio bat sortu du, non globoan egindako bidaia batean bisitariek XVIII. mendeko hiriko kaleetatik ibilbide bat egin dezaketen.

[pagebreak]  

1817. urtera arte Santa Maria basilikak XIII. mendean eraikia izan zen Kanpandorre Atea zuen. Elementu hau elizatik bereiztezina zen eta eliza gotiko izatetik barroko izatera pasatu zen momentuaren testigu izan zen; hiriko itsas eta merkataritza izaeraren identifikatzaile ere bazen kanpandorre atea. “Proiektu honen helburua da Donostiako arkitektura eta hirigintzaren memoria historikoa bilatzea eta berreskuratzea, honek esplikatzen baitigu sortu den lurraldearen okupazio burutsua eta egokia”, azaldu zuen Javier PI Chevrotek komunikabideen aurrean egindako agerraldian.  

Herritarren erantzuna oso ona izan da orain arte, eta asko izan dira kanpandorrea ikustera joan direnak. Komunikabideek ere modu zabalean jaso zuten berria:

 
 

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7