Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Reyes Gallegosek "Ellas en la ciudad" dokumentala aurkeztuko du Donostian, Gipuzkoako EHAEOren eskutik


2025ko azaroaren 4

Reyes Gallegos arkitekto eta Ellas en la ciudad dokumentalaren zuzendaria Donostian izango da azaroaren 17an, Altzako emakumeekin topaketa batean parte hartzeko. Ekitaldia Tomasene-Casares Kultur Etxean izango da, 18:00etatik aurrera. Gune irekia izango da, eta bertara gonbidatuta daude hiriari, hiri-memoriari eta emakumeek auzoen eraldaketan duten funtsezko zereginari buruzko hausnarketak partekatzeko interesa duten pertsona guztiak. Gipuzkoako EHAEOko Igualdako Batzordeak antolatu du jardunaldia.

Topaketa horretan Ellas en la ciudad dokumentala proiektatuko da, Movistar Plus+ -en ere eskuragarri dagoena, periferiako auzoetako emakume aitzindarien eta ahaztuen inguruko kontakizun zirraragarri eta beharrezkoa eskaintzen duen lana. Haien testigantzen bidez, 70eko eta 80ko hamarkadetan beren inguruak oinarritik eraldatu zituztenen bizitza berreraikitzen du zintak, zerbitzuak, espazioak eta eskubideak eskatuz.

Malagako Zinemaldian izan zuen harrera bikainaren ondoren, dokumentalak eztabaida eta hausnarketa sortzen jarraitzen du beste hainbat puntutan. Andaluziako eremu periferikoetako hiri-birgaitze prozesuetan aditua da Gallegos, eta hiria zainketetatik, hezkuntzatik, auzokoen borrokatik eta genero-ikuspegitik ere nola ulertzen den azaltzen du lan honetan.

Ellas en la ciudad hirigintza, memoria eta feminismoa uztartzen ditu, eta emakumeek azken berrogeita hamar urteetan gure hiriak nola mantendu eta eraldatu dituzten ulertzeko ezinbestekoak diren ahotsei lekua ematen die.

Ikusi dokumentalaren trailerra

DOAKO IZEN-EMATEA


Kartela

Kartela

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

28 / 09

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5