Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Ondarearen kudeaketa partekatu egiteko estrategiak definitzeko tailerra, larunbatean Donostian


2016ko urriaren 19

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri zen martxan, ondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko  epea amaitu eta gero, jaso diren emaitzak oinarritzat hartuko dira ondarearen kudeaketa partekatu bat egiteko estrategiak definitzeko antolatu dugun tailer honi hasiera emango diona. Tailer hau urriaren 22an egingo dugu 10:30ean hasita, Donostiako Reflex Espazioa (Egia kalea, 24). Joan nahi baduzu, oraindik izena eman dezakezu. IKUS EGITARAUA

KOMOMO prozesu parte-hartzailearen emaitzak aurkeztuko dira  , Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapen amultzoaren barruan.

Gainera, espero da lortutako emaitzak Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izatea.

Prozesuaren helburuak

Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7