Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Mugimendu Modernoaren arkitekturan nazioarteko adituak Donostian elkartuko dira datorren astean egingo den IX DOCOMOMO Ibérico biltzarrean


2016ko azaroaren 11

Nazioartean Mugimendu Modernoaren arkitekturan adituak diren hizlariak IX DOCOMOMO Ibérico biltzarra – Kultura ondarea eta gizartea biltzarrean parte hartuko dute azaroaren 16, 17 eta 18an ospatuko den kongresuan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (Elhuyar plaza, 2). Lehen aldia da Euskal Herrian gai honi buruzko biltzar bat egiten dena, eta honako hiru arlo tematikoak landuko dira: Mugimendu modernoa eta garapen soziala, Hiritarren parte-hartzea: heziketa, informazioa eta zabalkundea eta Kultura ondarearen ekonomia eta kudeaketa. Helburua da XXI. mendeko herritarrei helaraztea Mugimendu Modernoaren ondare kulturalaren balioa, obra hauek garai gertuago batean eraikiak izateagatik ez dutela balio arkitektoniko gutxiago. Bestalde, gizartearen inplikazioa sustatu nahi da eraikitako ondasun kulturalen kudeaketan.

MÁS INFORMACIÓN

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7