Martxan da KOMOMO prozesu parte-hartzailea: Nola kudeatu arkitektura modernoaren ondarea modu kolektiboan
2016ko uztailaren 1
IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri da martxan, ondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapena multzoaren barruan.KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:
- Aurre-diagnostiko bat osatu eta adituekin balioztatu.
- Online parte-hartze fasea, diagnostikoaren azken egiaztatze eta balioztatzerako.
- Kudeaketa gidalerroak definitzeko parte-hartze presentzialeko fasea.
- Aurkezpena eta eztabaida Biltzarraren egunetan.
Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.
Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.
On lineko parte-hartze fasea irailaren 10ean itxiko da.
Gehitu zure ahotsa eta parte hartu webgunearen bidez!