Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Maider López artistaren ‘Aquí, Ahí, Allí (Hemen, Hor, Han)’ lanak Gipuzkoako EHAEOk Mugak/ Bienalerako garatu duen PERIFERIAK programa itxiko du


2023ko urriaren 27

Maider López artista donostiarrak Aquí, Ahí, Allí (Hemen, Hor, Han) proiektua garatuko du Trintxerpeko espazio publikoan, laugarren Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren programazioaren barruan Gipuzkoako EHAEOk osatu duen PERIFERIAK proposamenaren amaiera gisa. Arte-ekintza hau testuinguru horretarako berariaz egina dago, eta lekuaren orokortasuna urrunetik behatzeko eta xehetasunari, zehaztasunari, bereziki gertatzen denari zooma egitera gonbidatzen du. Zita azaroaren 18an egingo da, 11:30ean, Trintxerpen, eta parte-hartzea doakoa izango da, https://labur.eus/maider_lopez_eus helbidean izena eman ondoren. Lekuak mugatuak dira.

INFORMAZIO GUZTIA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30