Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Lankidetza eta garapeneko proiektuak lagutnzeko deialdi berria, zabalik


2023ko irailaren 11

Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdi berria zabaldu du. Guztira, 3.000 €ko laguntza emango diut elkargokideek aurkezten dituzten  proiektu bat edo gehiago finantzatzeko.

Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri-garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute. Halaber, proposamenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ekiditeko, batik bat ingurune zaurgarrietan, berariazko ekintzak proposatu beharko dituzte.  

Proposamenak aurkezten dituen pertsonak, ezinbestean  Gipuzkoako EHAEOko elkargokidea izan behar du.  Proiektua garatuko duten erakundeek ezingo dituzte zuzenean proposamenak aurkeztu.  

Proposamenak aurkezteko, oinarrietan txertatuta dagoen txantiloia bete behar da eta Idazkaritzara bidali posta elektroniko bidez: idazkaritza@coavngipuzkoa.eus

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 17an amaitzen da.

Lankidetza- eta garapen-proiektuetarako laguntzak 2023

Lankidetza- eta garapen-proiektuetarako laguntzak 2023

Erantsitako fitxategiak

Oinarriak (elebietan) [1 MB] Oinarriak (euskaraz) [642 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30