Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

KOMOMO prozesuan webgunearen bidez parte hartzeko epea luzatu da


2016ko urriaren 11

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri da martxan, ondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko epea urriaren 19 arte luzatu da, beraz, interesa duten guztiak garaiz daude ekarpenak egiteko.

Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapenamultzoaren barruan. KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:

  • Aurre-diagnostiko bat osatu eta adituekin balioztatu.
  • Online parte-hartze fasea, diagnostikoaren azken egiaztatze eta balioztatzerako.
  • Kudeaketa gidalerroak definitzeko parte-hartze presentzialeko fasea.
  • Aurkezpena eta eztabaida Biltzarraren egunetan.

Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.

Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.

Gehitu zure ahotsa eta parte hartu webgunearen bidez! 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7