Jazzaldia 2022 (eguneratua)
2022ko uztailaren 8
Gastronomiazko Elkarterako mahaiaren zozketa gaur, uztailak 8, egin da 12:00etan. Guztira, 30 elkargokidek hartu dute parte, eta honako estekan dago irabazleen eta ordezkoen emaitza:
Lekuak emateko garaian, kontuan izan da mahaikide kopurua eta parte-hartzaile bakoitzak lehentasunez aukeratutako eguna. Hau guztia kontuan izanda, honela gelditu da banaketa egun bakoitzean:
|
Izen-abizenak |
Mahaikideak guztira |
UZTAILAK 22 |
UZTAILAK 23 |
UZTAILAK 24 |
UZTAILAK 25 |
|
Alejandro Peña Teruel |
10 |
|
|
|
x |
|
Ane Imaz Fernández |
10 |
x |
|
|
|
|
Juan Bautista Beldarrain |
2 |
|
x |
|
|
|
Santiago Pérez Ocáriz |
4 |
|
x |
|
|
|
Patxi López Roldán |
2 |
|
x |
|
|
|
Carlos López Ceballos |
2 |
|
x |
|
|
|
Iker Mardaras |
8 |
|
|
x |
|
|
Abraham Corpas |
2 |
|
|
x |
|
Aurten ere Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 22etik 25era) Trinitate plazan eskainiko diren kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute Gipuzkoako EHAEOeko elkargokideek Gastronomiazko Euskal Anaiartertik. Ez da barra zerbitzurik egongo eta jangela guztiak afarietarako egokituko dira. Beraz, mahaia erreserbatuz bakarrik joan ahal izango da, eta hauek dira baldintzak:
- Egun bakoitzerako, mahai bat eskatu ahal izango da Elkargotik, eta mahai bakoitzean gehienez 10 pertsonentzako lekua egongo da (10 pertsona baino gutxiarontzat eskatuz gero, mahaia beste talde batekin osatu ahal izango da).
- Menu bakoitzaren prezioa 40 €koa izan da pertsonako (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzean bi menuren artean aukeratu ahal izango da, erreserba egitean aukeratu beharko dena (berdina guztientzat). MENUAK.
- Mahaia erreserbatu duen elakargokideak, eskatu dituen menuen ordainketa egiteko ardura hartzen du.
- Terrazetara ezingo dira mahaiak atera eta isiltasuna mantendu beharko da.
Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi baduzu, formularioa bete beharko duzu. Parte hartzeko azken eguna uztailak 8ko 12:00etan izango da, eta egun horretan irabazleen izenak argitaratuko ditugu webgunean. Hala ere, saridunekin harremanetan jarriko gara zuzenean.