Javier Sáenz de Oíza eta Luis Laorga arkitektoei omenaldia eta III. Xavier Alvarez de Eulate pintura lehiaketa Arantzazuko basilikan
2015ko irailaren 4
Aurten Arantzazuko Basilikaren 60. urteurrena dela-eta, Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak oroitzapen-jardunaldi bat antolatu dute. Ekitaldia irailaren 12an, larunbata, izango da goizeko 10.30ean, Gandiaga Topagunea kultur zentroan.
Egitaraua honakoa izango da:
- Mahai-ingurua Rafael Moneo arkitektoa, Sáenz de Oízaren seme Javier Sáenz Guerra eta Laorgaren biloba Enrique Arenas Laorgarekin, Basilikako arkitektoen alderdi pertsonalaren eta profesionalaren gainean solasteko.
- Basilikan, eraikinaren irakurketa egingo du Miguel Ángel Alonso arkitektoak, Xabier Lizaso piano-jotzailearen emanaldi laburrak lagundua.
- Xavier Álvarez de Eulateren omenezko Pintura Lehiaketaren III. ekitaldia izango da Arantzazun. Sari berezia izango du Basilikako arkitektura hobekien irudikatzen asmatzen duen parte- hartzaileak.
Sarrera librea izango da, baina beharrezkoa izango da baieztatzea 943-716575 edo 943-782542 telefono-zenbakietara deituz edo adiskideak@arantzazu.org helbidera idatziz.
Bertaratzen direnek Arantzazu aldizkariak Sáenz de Oízari eta Laorgari buruz prestatu duen monografikoaren ale bana jasoko dute.
[pagereak]
Pintura lehiaketaren oinarriak:
