Jasangarritasun batzordeak 2018ko jarduera plana aurkeztu du
2018ko urtarrilaren 18
EHAEOren Gipuzkoako Jasangarritasun batzordeak 2018rako jarduera plana aurkeztu du, eta elkargokideak animatu nahi ditu batzordean bertan edota aurten lan egingo duen arloetako batean parte hartzera.
Jasangarritasun batzordea duela 3 urte jaio zen honako helburuekin:
- Jasangarritasunaren gaia lantzea ikuspegi integral eta holistiko batetik.
- Nolabaiteko inpaktua eragitea gizartearen maila guztietan: Administrazioa, Agente soziokulturalak eta herritarrak oro har.
- Arkitektoen kolektiboa gizartean ikusgai egitea, teknikoki eta kulturalki prest eta hurbil dagoen kolektibo gisa.
Informazio gehiago jasotzeko edota ekintzetan parte hartzeko, interesa duen orok posta elektroniko bidez jarri beharko dute harremanetan: sostenibilidad@coavnss.org