Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

IX. DOCOMOMO Ibérico-Kultura Ondarea eta Gizartea Biltzarraren aurkezpena, 2016an Donostian egingo dena

2015ko azaroaren 13

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Do.co.mo.mo ibérico Fundazioak, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea eta IPCE (Espainiako Kultura Ondarearen Institutua) erakundeen laguntzarekin, IX. DOCOMOMO Ibérico-Kultura Ondarea eta Gizartea Biltzarra aurkeztuko dute. Aurkezpena, azaroaren 17an (asteartea) 12:00etan izango da Gastronomiazko Euskal anaiartean (Donostiako Trinitate plazaren ondoan). Biltzar hau Donostian egingo da 2016ko azaroan eta aurkezpenean kongresuaren lerro nagusienen berri emango da. Lehen aldia da Donostian arkitektura modernoari buruzko garrantzi honetako biltzar bat egingo dena, eta Kultura Ondarea eta gizartea izenburupean, Europa guztiko profesionalak elkartuko dira. Gainera, XX. mendeko arkitektura eta kultura ondareari buruz argitaratu gabeko lanak ezagutzeko aukera egongo da.

[pagebreak]  

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

Astearte honetan egingo den aurkezpenean, honako hauek parte hartuko dute: Mario Domínguez, IX DOCOMOMO Ibérico Biltzarraren zuzendaria; Matxalen Acasuso, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko diputatua; Enrique Ramos, Donostiako Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzia eta Juanjo Arrizabalaga, UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria.

Iruzkinak

Claudia: Presentación del IX Congreso DOCOMOMO Ibérico-Patrimonio cultural y Sociedad que tendrá lugar en Donostia/San Sebastián en 2016

Me parece una iniciativa muy interesante y oportuna que contribuye a la generación de un cambio de paradigma en nuestra profesión

Claudia, 2015ko azaroaren 16

Judith: Presentación del IX Congreso DOCOMOMO Ibérico-Patrimonio cultural y Sociedad que tendrá lugar en Donostia/San Sebastián en 2016

Estoy de acuerdo! Una ocasión para "participar" de los cambios a la vez que colaboramos con la capitalidad cultural. Los arquitectos tenemos que liderar la gestión y la vivencia de la arquitectura y urbanismo = cultura y sociedad.

Judith, 2015ko azaroaren 16

Agenda

Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7