Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Iñiguez eta Ustarrozen inguruko erakusketa UPV/EHUn


2017ko urriaren 16

EHUko Arkitektura Eskolak Manuel Iñiguez Villanueva eta Alberto Ustarroz Calatayud arkitekto eta katedradunen omenez erakusketa bat antolatu du, 2017ko urriaren 18tik 2018ko urtarrilaren 19ren artean burutuko dena, eta Gipuzkoako EHAEOak lagundu duena. Inaugurazio ekitaldia urriaren 18an bertan izango da EHUn, 12:30ean hasita. Erakusketak Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola teknikoan 40 urte luzez eginiko haien arkitektura eta irakasle ibilbideak jorratzen ditu. Bertan, haien arkitektura proiektu nagusiak erakusten dira eta adi berean, bi ibilbide hauek banaezinak bilakatu arte haien arkitektura ofizioa eta irakaskuntzaren artean bi arkitekto hauek sortatuko erlazio estua azpimarratzen da.

Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarrozek aditzera emandakoari jarraitasuna emanez, zati handi batean marrazki autografoez osatutako erakusketa hau – alde batetik beraien arkitektura obrarekin lotuak eta bestetik haiek egindako bidaietan, ikerketa eta Eskolan egindako irakaskuntza lanekin erlazioan dauden marrazkiak – batik bat Arkietktura Eskolako ikasleen homenez pentsatua dago.

Paraleloki erakusketarekin erlazioan dauden zenbait hitzaldi antolatu dira. Hitzaldi ziklo honetara bai Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin, bai erakusketan omentzen diren bi katedradunekin harreman estua izan duten hizlariak bertaratuko dira. Hilzari hauek omendutako bi arkitektoekin Arkitektura eta irakaskuntza eginkizun osagarri modura ulertzeko jarrera partekatzen dute. IKUSI EGITARAUA.

Antolatzailea:

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Laguntzaileak:

Gipuzkoako UPV/EHUko Errektoreordetza; UPV/EHUko Arkitektura Saila; Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritza

Donostiako Arkitektura Bienala; Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Ordezkaritza;

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7