Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Hiru hirigile adituk Donostiako hiri ereduari buruz hausnartu eta eztabaidatuko dute ostegunean


2025ko maiatzaren 19

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzaren Kultura batzordeak hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldi berri bat antolatu du aurrekoaren izenburu berarekin: Hiri Eredua: Donostia-Gipuzkoa 2035. Apirileko jardunaldian Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek parte hartu bazuten, oraingoan gaian adituak diren hiru arkitekto hirigilek emango dituzte hitzaldiak: Ángel Martín, Sebastià Jornet eta Patxo de León. Onodren, Izaskun Aseguinolaza arkitekturan doktorean moderatutako eztabaida egongo da.

Topaketa maiatzaren 22an, osteguna, izango da, 18:00etan, UPV/EHUko Arkitektura Eskolako Paraninfoan. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da COAVN Gipuzkoaren webgunean.

INFORMAZIO GUZTIA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30