Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gozatu 2018ko Jazzaldiaz Gastronomiazko Anaiartetik


2018ko ekainaren 29

Gastronomiazko Euskal Anaiarteak Gipuzkoako EHAEOri, bertako bazkide garen heinean, zenbait leku uzten dizkigu elkargokideen artean banatu eta bertara joateko Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 26, 27, 28 eta 29an), eta Trinitate plazan izango diren kontzertuetaz bertatik gozatzeko. 

Bertara gerturatzeko eta kontzertuetaz disfrutatzeko bi modu daude:  

1) Munibe Jangela: Gehienez 10 pertsonentzako mahai bat erreserbatu daiteke egun bakoitzeko. Menu bakoitzaren prezioa 35 €koa izango da (edariak ez daude barne). Mahaia erreserbatzen duenak, aurretik hartu dituen lekuen menuaren ordainketa egiteko ardura hartzen du.  

2)  Busca Isusi jangelako terrazak: Busca Isusiko jangelako terrazetan taberna zerbitzua ematen da: ogitartekoak, errazioak eta pintxoak (ez dira doakoak). Kasu honetan, bost sarrera-txartel ditugu egun bakoitzerako, eta sarrera-txartel bakoitzarekin 4 pertsona sartu daitezke. 

Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserban edota sarrera-txartelen zozketan parte hartu nahi dutenek, formularioa hau bete behar dute. Zozketa uztailaren 16an egingo da. Irabazleen izenak hurrengo egunean argitaratuko ditugu webgunean (www.coavnss.org). Hala ere, saridunekin harremanetan jarriko gara zuzenean.

OHAR GARRANTZITSUAK:

- Sarrerak besterenezinak dira. Irabazleak berak joan beharko du jasotzera. Bere izenean joaten den pertsona bati EZ zaio emango.

-  Munibe jangelaren kasuan, mahaiak 10 pertsonentzako dira, beraz, Gipuzkoako EHAEO edota Gastronomiazko Anaiarteak mahaiak betetzeko eskubidea izango du baldin eta pertsona saritua 10 mahaikide baino gutxiagorekin joan. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7