Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren inguruko hausnarketa eta eztabaida jardunaldiak 2024


2024ko urtarrilaren 25

2022 amaiaren hasita, Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren inguruko bost jardunaldi antolatu zituen Gipuzkoako EHAEOean 2023an zehar, oso harrera ona izan zutenak. Loiolako kuartelak, bizitegi-garapen berriak, hiri berroneratzea, landa garapena eta hirigintza jasangarria izan genituen hizpide.

2024an ziklo honekin jarraitzeko asmoa dago: Donostiatik atera, eta Gipuzkoako herrietan antolatu nahi dira hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldi hauek. Horregatik, elkargokideek aukera izango dute Gipuzkoako lurralde etorkizunari eragiten dien zein gai jorratzea nahi duten proposatzeko. Horretarako, galdetegi hau bete beharu dute 2024ko otsailaren 2a baino lehen. Jasotzen diren erantzunak aztertu eta gero, 2024 zikloaren antolakuntzari ekingo zaio.

Parte hartzen duten pertsona guztien artean, bi opari-sorta zozkatuko dira. 

Juana Otxoa-Errarte, Azahara Domíguez, Oihana Santolaria eta Iñigo Peñalba

Juana Otxoa-Errarte, Azahara Domíguez, Oihana Santolaria eta Iñigo Peñalba

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30