Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordea Bioterra Azokan egongo da aurten ere


2025ko maiatzaren 16

Gipuzkoako EHAEOren JasangarritasunBatzordeak parte hartuko du beste behin ere Bioterra azokan, ekainaren 6tik 8ra bitartean Ficoban (Irun).

Eraikizgunean kokatutako stand batean, batzordeko kideek informazioa eskainiko dute eraikuntza jasangarriari, hiri-diseinu arduratsuari, energia-eraginkortasunari, espazio osasungarriei eta hiri-antolaketa jasangarriari buruz, besteak beste.

Horrez gain, hiru hitzaldi ere eskainiko dituzte egun horietan, publikoari irekiak:

  • Ekainak 6, 16:00etan – Arquitecturas cultivadas: dos ejemplos de construcciones con madera y fibras vegetales, Inhar Agirrezabalen eskutik.

  • Ekainak 7, 16:00etan – ¿Basta con cumplir? Por qué necesitamos otra forma de regular la luz natural en las viviendas, Jorge Otaegirekin.

  • Ekainak 8, 16:00etan – Rehabilitar para sanar: cómo transformar viviendas antiguas y obsoletas en hogares saludables y sostenibles, Elixabete Arrizabalagarekin.

Bioterra azokara sartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da webgune ofizialean. Parte-hartzaileek doako aparkalekua izango dute eskura.

KONTSULTATU PROGRAMA OSOA

Bioterra 2025 hitzaldiak

Bioterra 2025 hitzaldiak

Inhar Agirrezabal

Inhar Agirrezabal

Jorge Oteiza

Jorge Oteiza

Elixabete Arrizabalaga

Elixabete Arrizabalaga

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30