Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOren Gabonetako proposamenak etxeko txikienentzat


2023ko azaroaren 22

Heldu da garaia gabonetako ekintzei ekiteko! Urtero legez, etxeko gazteentzako bi proposamen ditugu:  

  • GabonetakoZUHAITZAren
    apaingarrietan parte-hartzea
  • Gabonetako postalen LEHIAKETA


Sariak eta opariak egongo dira guztientzat!
Adi irakurri proposamen bakoitzaren xehetasunak!

 


Etxean egindako eskulanekin apainduko dugu sarrerako zuhaitza. Hori horrela, 0-15 urte bitartekoek egindako apaingarri baten truke,  opari polit bat emango diegu. 


2023ko abenduaren 29a arte jasoko ditugu apaingarriak, eta  sare sozialetan erakusten joango gara nola geratzen ari den. 


OHARRA: Pertsona bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.

0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte ahal izango dute honako kategoriatan banatuta:

  • A kategoria: 2016an edo ondoren jaiotakoak
  • B kategoria: 2015 eta 2012 urteen artean jaiotakoak
  • C kategoria: 2011 eta 2008 urteen artean jaiotakoak

- Marrazkiek honako gai hauek islatu beharko dituzte: Gabonak eta arkitektura edo/eta hirigintza.
- Marrazkiak honako txantiloi hauetan aurkeztu ahal dira: txantiloi bertikala edotxantiloi horizontala.  
- Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da: 

  • Marrazkiaren izenburua
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak
  • Jaiotze-urtea 
  • Posta-helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
  • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.

Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.

- Lanak abenduaren 18a arte aurkeztu ahal izango dira posta elektroniko bidez:  komunikazioa@coavngipuzkoa.eus. Gaian hauxe jarri beharko da: Gabonak / Navidad 2023 + marrazkiaren izenburua
- Marrazkiak .jpg edo .pdf  formatuan  aurkeztu ahal izango dira.
- Kategoria bakoitzean bi sari.
- Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko etxean, soilik parte hartu izanagatik.
- Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.
- Abenduaren 20an irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira webgunean.
- Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren kideek osatuko dute.
- Lehiaketara aurkeztutako marrazkiekin erakusketa bat egingo da Gipuzkoako EHAEOrenegoitzaren sarreran.
- Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 29an egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan.

Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordeko kideek osatuko dute, eta sariak emateko garaian kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duena.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

28 / 09

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5