Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk 'Zeinen ederra den Euskara!' lehiaketa jarri du abian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko


2024ko azaroaren 21

Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak 'Zeinen ederra den euskara!' lehiaketa jarri du abian, honako helburuarekin: Arkitekturaren eta hirigintzaren esparruan euskara komunikazio-hizkuntza gisa bultzatzea eta euskarazko hiztegiaren aberastasuna zabaltzea.

Parte-hartzaileek arkitektura edo hirigintzaren inguruko euskarazko hitz bat aukeratu beharko dute, eta haren edertasuna erakutsi. Parte hartzaileek aukeratutako hitzak helarazteko garaian euren sormena jarri beharko dute dantzan, eta argazki, bideo eta bestalako baliabidez lagundurik aurkeztu (ikusi adibididea). Hiru sari egongo dira jokoan:

  1. Lehenengo saria: Bi lagunentzako afaria edo bazkaria Donostiako Gastronomika Elkartean + opari sorpresa.
  2. Bigarren saria: Opari sorpresa
  3. Hirugarren saria: Opari sorpresa

Jasotako proposamen guztiak Instagramen argitaratuko dira, beraz, sare-sozial honen eskakizunak kontuan hartzea gomendatzen da.

Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 2an amaituko da, eta hauek posta elektroniko bidez helaraziko dira: kultura@coavngipuzkoa.eus

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean bertan Instagramen eta gure webgunean argitaratuko dira irabazleen izenak.

Parte-hartzeko xehetasunak OINARRIETAN daude jasoak.

 

Euskararen Eguna 2024

Euskararen Eguna 2024

Adibidea: Harraska

Adibidea: Harraska

Erantsitako fitxategiak

Lehiaketaren oinarriak [376 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

28 / 09

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5