Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk lankidetza eta garapeneko proiektuak lagutnzeko 2020ko deialdia zabaldu du


2020ko irailaren 15

Urtero legez Gipuzkoako EHAEOk lankidetza eta garapeneko proiektuak laguntzeko deialdia zabaldu du. Gainera, aurtengoan guztizkoa handitu egin da. Hortaz,  3.000 € arteko laguntza banatuko du Gipuzkoako ordezkaritzak aurkezten diren proiektu bat edo gehiago finantzatzen laguntzeko.

Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute. Proposamenak aurkezten dituen pertsonak nahitaez elkargokidea izan beharko du Gipuzkoako EHAEOean. Proiektua garatuko duen erakundeak zuzenean ezin du aurkeztu proposamena.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 13an 14:00etan amaitzen da.


VER BASES 

IKUSI OINARRIAK (gazteleraz)

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7