Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk hiru ekintza antolatu ditu publiko orokorrarentzat, Arkitekturen Mundu Egunaren harira


2024ko urriaren 3

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen, da, eta egun horren harira, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeako (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Helburua: garai desberdinetak arkitektura eta hirigintza ezagutaraztea eta balioestea, baita eraikinek eta hiriek ingurunera eta paisaiara, eta garai bakoitzaren errealitatera eta eskakizunetara egokitzeko duten gaitasuna erakustea ere.

 

1.)   Plazara!:1813 aurretiko Donostiako Udaletxearen birsorkuntza

 

Eguna: Urriak 5, larunbata.

Ordua: 11:00 (komunikabideentzako proiektuaren aurkezpena); 11:30 hitzaldia + familia Tailerra.

Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutua, Donostia.

Parte hartuko dute:

  • Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOeko lehendakaria
  • José Javier Pi Chevrot, Gipuzkoako EHAEOeko Ondarearen Batzordeko kidea eta proiektuaren egileetako bat.
  • Carlos Arruti eta Anabel Varona (Maushaus) familia-tailerraren gidariak.

 INFORMAZIO GEHIAGO + IZEN-EMATEAK

 


 

2.)  DOCOMOMO plakaren ezartzea Trintxerpeko BITA eraikinean (La Redería), Mugimendu Modernoaren arkitekturaren adibide nabarmena eta Fausto Gaiztarro arkitektoaren obra (1946-1947)

 

Eguna: Urriak 7, astelehena

Ordua: 12:00

Lekua: Gudarien plaza, z/g.– Trintxerpe (Pasaia).

Parte hartuko dute:

  • Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOeko lehendakaria
  • Iraitz Pazos, Pasaiko alkateordea eta Hirigintza zinegotzia
  • Aitor Brion, Pasaiko Udaleko Ondarea eta Kultura zinegotzia
  • Fausto Gaiztarroren familiartekoak
  • Ezekiel Collantes, arkitekturan doktorea, Gipuzkoako EHAEOean kolegiatua eta EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea. Eraikinari eta honek arkitektura industrialarekin duen harremanaren inguruko hitzaldia emango du.

 Amaitzeko, ADINKIDE elkarteko kideek ekintza artistiko bat eskainiko dute.

Bi ekintza hauek Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauan barne daude.

INFORMAZIO GEHIAGO + IZEN-EMATEAK

 


 

3.) Solasaldia: Hiriko ibaien paisaia

aldayjover-en Ciudades y ríos eta EHUko UNESCO Katedrarena Guía de espacios urbanos liburuen aurkezpena aitzakitzak harturik Hiriko ibaien paisaia izeneko solasaldia antolatu dugu.

Eguna: Urriak 10, osteguna

Ordua: 18:00

Lekua: EHU Arkitektura Eskola (Donostia).

Parte hartuko dute:

  • Jesús Arcos, arkitektoa aldayjover Arquitectura y Paisajen, eta Ciudades y Ríos liburuaren egileetako bat.
  • Lara del Valle, arkitekoa eta Guía de espacios Urbanos fluviales UPV/EHUko liburuaren egilea, UNESCO Kultura Paisaia eta Ondarearen Katedrarena.
  • Iñigo Peñalba, Arkitekturan doktorea eta batzordekidea Gipuzkoako EHAEOean. Moderatzailea.

INFORMAZIO GEHIAGO + IZEN-EMATEAK

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

28 / 09

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5