Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk herritarrentzako informazio-saio bat antolatu du, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa eta irisgarritasunaren ingurukoa


2018ko martxoaren 15

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak informazio-saio bat antolatu du martxoaren 20ako, asteartea, (19:00) herritar guztiei irekia. Hitzaldi honetan Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) eta irisgarritasunaren inguruan emango da informazioa eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Jakina den bezala, 50 urtetik gora eraikinek 2018ko ekainaren 27a baino lehen pasa beharko dute EITa, eta herritar askok agertu dituzten kezkak direla eta, Gipuzkoako EHAEOk legeak gai honen inguruan esaten duena eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren azalduko du. Bilera Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) izango da eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOko presidentea eta Eduardo Montoya, arkitektoa eta gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko kideetako bat. Sarrera doakoa izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7