Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk Donostiako etorkizuneko hiriguneari buruzko jardunaldia antolatu du, Easoko trenbide-zabaltzea ardatz izango duena


2025ko irailaren 24

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura Batzordeak Gipuzkoako lurralde eta hiri ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldi berri bat antolatu du

Trenbideak Donostiako erdigunean lurperatzeak, hiriko paisaia eraldatzeaz gain, hiria birpentsatzeko aukera paregabea ere emango du. Jardunaldi honek espazio aske hori —orain arte zonaldeen arteko banantze-elementu bat— eta hiriaren etorkizunerako ekar dezakeen guztia ditu ardatz.

Gaurkotasun osoa duen gaia, gako garrantzitsuenak mahai gainean jarri nahi dituena, beste testuinguru batzuetara estrapola daitezkeenak eta hausnarketa sakon eta kolektiboa egitera bultzatzen dutenak.

Honen guztiaren inguruan solasean arituko dira Sonia Puente Landázuri eta Enrique Ponte Ordoqui aste honetan, Ezekiel Collantesek moderatuko duen mahai-inguruan. 

Datozen jardunaldiak

Gipuzkoako EHAEO 2022. urtearen amaieran antolatzen hasi zen lurralde eta hiri ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldien 2025eko azkenaurreko topaketa da hau. Aurtengo edizioko lehen topaketa martxoan izan zen, Zarautzen, eta kostaldeko hiriek klima-aldaketaren aurrean dituzten erronken ingurukoa izan zen. Ondoren, izenburu bera izan zuten bi topaketa egin ziren: Hiri eredua: Donostia-Gipuzkoa 2035, bata ordezkari politikoekin eta bestea hirigile adituekin, Donostian. 

2025eko zikloa azaroan itxiko da, Hondarribian egingo den Turismoa eta hiriari buruzko jardunaldi batekin.

Jardunaldiak egin ondoren, YouTubeko gure kanalean ikus daitezke.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

28 / 09

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5