Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk arkitektura eta hirigintzaren dibulgazioa helburu, Doktoretza Tesien inguruko hitzaldi-zikloa abiatu du


2019ko apirilaren 4

Gipuzkoako EHAEO, Euskadiko Arkitektura Institutoaren (EAI) eta EHUko Arkitektura eskolaren laguntzarekin, arkitektura eta hirigintzaren inguruko doktoretza-tesien dibulgaziorako ziklo bati emango dio hasiera. Helburua: ikerketaren esparruan dabiltzan arkitektoen lana ezagutarazi. 

Lehenengo saioa apirilaren 10ean, asteazkena,  izango da EAIaren egoitzan (Santa Teresa komentua. Andere Zipitria kalea, 1 Donostia), 18:30etik 20:00etara, eta hirigintza eta hiri-berroneratzearen inguruko tesien berri izango dugu. Horretarako honako hauek parte hartuko dute: 

  • Arritokieta Eizaguirre Iribar doktorea: Comprehensive Analysis Method for the study of Disused Railway Lines as territorial heritage systems: the Vasco-Navarro Railway.
  • Olatz Grijalba Aseguinolaza doktorea: La regeneración urbana en la CAPV. Divergencias entre el discurso y la realidad. 

Moderatzailea:  Javier Martínez Callejo, arkitekto-doktorea eta Unión de Agrupaciones de Arquitectos Urbanistas (UAAU) erakundeko presidentea. 

Sarrera doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango da

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7