Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEO, Bioterra Azokan


2015ko ekainaren 4

Ekainaren 5etik 7ra Irungo Ficoban Bioterra Azoka egingo da, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren inguruko azoka. COAVNSSeko Jasangarritasun Batzordeak hitzaldi/solasaldi batekin parte hartuko du: Arkitektura eta Iraunkortasun Globala, Birgaikuntza eta Elkarrizketa Soziala. Hitzaldia Ángel Blázquez, Vanesa Fernández eta Claudia Pennese arkitektoek emango dute. Hitzordua, igandean (ekainak 7) 14:00etan izango da 1 eta 2 aretoetan.

[pagebreak]  

Bioterra Azoka ospatzen dela hamabigarren urtea da aurtengoa, garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan kontzientziatuta dauden profesional eta erabiltzaileentzako topaketa. Bioterra azoka hiru guneetan zatitzen da: bioterra Mundua, elikagaigintza eta nekazaritza ekologikoari buruzkoa; Naturall Mundua, Osasun eta Ongizatearen gunea eta Geobat Mundua, geobiologia, bioeraikuntza eta energia berriztagarriei buruzko erakusketak aurkitzen diren gunea.

Sortu duten programan haur eta helduentzako hitzaldi eta tailer sorta ditu. Sarrera doakoa da.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7