Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia Eibarren, asteazkenean


2016ko otsailaren 25

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak eraikinen mantenu eta prebentzioa eta Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) garrantziari buruzko hitzaldia emango du Eibarren, datorren martxoaren 2an (asteazkena) 19:00etan Portalea Kultur Etxean. Olatz Etxeberria arkitektoak egindako sarrera baten ondoren, Judith Ubarrechena arkitektoak  eta EHAEOko komunikazio bokalak emango du hitzaldia. EITa zer den, zeintzuk dauden derrigortuak egitera, legediak gai honen inguruan zer esaten duen eta bizilagun elkarte batek dirua nola aurreztu dezaken eta eraikina egoera onean mantendu azalduko du. Bestalde,  Eibarko bizilagunek gai honen inguruan dituzten zalantzak argituko ditu. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen ororentzat dago irekita.

Ekitaldi hau Debegesak, Eibarko Udalak eta Gipuzkoako EHAEOk elkarlanean antolatua izan da.

Informazio gehigarria: EITaren garrantzia. Rafa Niño Rabadán Gipuzkoako EHAEOko idazkaria. 

 

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7