Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

EHAEOren 2019ko Arkitektura Sariak


2019ko uztailaren 2

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2019ko EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu ditu gaur, bere 8 modalitateetan. Berrikuntza gisa, XIII. edizio honetan hiru modalitate berri jaso ditu: Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismoa; Arkitektura eta Urbanismo Iraunkorra; eta Administrazio Publikoaren zerbitzuan ari den Arkitektoari egiten zaion Aipamen Berezia. Azken kategoria horretan Ibon Areso, Enrique Ponte eta Vicente Vitoria arkitektoek jaso dute aipamena. Gipuzkoarrei dagokienez, Hoz Fontán estudioa izan da sarietatuko bat. Hirigintzaren modalitatean Pasaiako portuko zerbitzu gunearen Antolamendurako Plan Bereziaren Berrikuspena proiektuarengatik izan da saritua, eta Arkitektura mdoalitatean Arima Hotelarengatik jaso du saria.

Azkuna Zentroa izan da EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu diren agertokia. Ekitaldian 200 pertsona inguru elkartu dira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako arkitekturako eta gizarte bizitzako pertsonalitateen artean.

Sari horiek hiru urtez behin ematen dira, eta elkargo mailan arkitektoek egiten duten jarduera profesionalarekin erlazionatutako lanak aintzatesten dituzte.

IKUSI IRABAZLE GUZTIAK

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7