Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

EHAEO Gipuzkoak hamar urte bete ditu Bioterran parte hartzen


2026ko ekainaren 4

Urtero legez, EHAEOko Jasangarritasun Batzordeak Bioterran parte hartuko du. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka da, eta ekainaren 5etik 7ra egingo da Ficoban (Irun).

Aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua izango da Elkargoarentzat, hamar urte beteko baitira iraunkortasunaren arloan erreferentziazko topaketa horretan aktiboki parte hartzen hasi zenetik. Urteurren hori dela eta, Bioterraren antolatzaileek aintzatespen publikoa egingo diote COAVN Gipuzkoari, azken hamarkadan jasangarritasuna sustatzeko hartutako konpromisoagatik eta egindako ekarpenagatik.

Gainera, ekainaren 5ean, ostirala, Gipuzkoako EHAEOk Amalurra gunean antolatutako bi jardueratan parte hartuko du:

17:00etan – Hitzaldia
Viviendas colaborativas en cesión de uso, Alex Etxeberriaren eskutik.

18:00etan – Dokumentalaren emanaldia eta mahai ingurua
Hope! Episodio 4: El poder de lo invisible, Juana Otxoa-Errarteren parte-hartzearekin.

Azokak iraungo duen hiru egunetan, publiko guztiei zuzendutako jarduera-egitarau zabala garatuko da. Gipuzkoako EHAEOtik programazio osoa kontsultatzera eta bisita aldez aurretik planifikatzera animatzen zaituztegu.

Bioterrarako sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da azokaren webgune ofizialean. Bertaratzen direnek, gainera, doako aparkalekua izango dute.

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30