Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Donostiako Santa Maria basilikaren Kanpandorre Atea, Durangoko Azokan


2015ko abenduaren 4

1817. urtera arte Donostiako Santa Maria basilikak XIII. mendean eraikia izan zen Kanpandorre Atea zuen, eta pasa den uztailean Iruki taldeak -Unai Sarasola eta Mikel Oyarzabal arkitektoek, José Javier Pi Chevorten gidaritzapean- eta Verónica Ordozgoitik (Ekida) elementu honen berreraiketa sinbolikoa egin zuten, kartoian eta 1:2 eskalan. Kanpandorre Ate hau pasa den urrira arte egon da ikusgai basilikan bertan, eta ehundaka hiritar eta kanpotarrengatik bisitatua izan da. Orain, José Javier Pi Chevrotek y Verónica Ordozgoitik Donostiako Santa Mariako Kanpandorre Atea liburua argitaratu dute, non Santa Mariako Kanpandorre Atearen berraurkitzea eta basilikan bertan egin den berreraiketa sinbolikoaren prozesua jasotzen den. Liburua abenduaren 7an 16:00etan aurkeztuko da Durangoko Azokan. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatzita dago, “helburua Donostiako historia herritarrei eta kanpokoei gerturatzea baita, eta Donostiak 1817. urtera arte hiriak zuen itsas eta merkataritza izaera identifikatzen zuen elementu bati omenaldia egitea delako”, azaldu du Pi Chevrotek.

Liburuaren aurkezpenaz gain, 1813. urte aurreko Donostia hiriari buruzko animazio-filmaren emanaldia eskainiko da. Donostiako historia pixka bat gehiago ezagutu nahi dutenak, 1813. urteko hondamendiaren aurreko Donostia gogoratuz liburua ere aurkituko dute.

 Liburu hauek eta egileak “Autoekoizleen Plaza” standean egongo dira Azokak irauten duen egunetan. 

 

  

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7