DOCOMOMO XAFLAREN KOLOKAZIOA ORDIZIAKO KAFE ANTZOKIAN
2013ko abenduaren 12
OSTEGUNEAN HERRI ANTZOKIAN PLAKA JARTZE EKITALDIA ETA SOLASALDIA
Docomomo Arkitektoen Nazioarteko Fundazioak eta COAVNek (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak) Ordiziako Herri Antzokia eraikina nabarmendu dute XX mendeko arkitektura garaikidearen eraikin "paradigmatiko" bezala.
Ostegun honetan, arratsaldeko 7etan plaka bat ipiniko da bertan eta ondoren, Adur Ezenarrok Herri Antzokiari eta bere egile Domingo Unanue arkitekto ordiziarrari buruzko hitzaldi bat eskainiko du.
Abenduaren 12an Ordiziako Herri antzokian plaka bat ipiniko da, plaka horrek Herri Antzokia XX. mendeko arkitektura garaikidearen eraikin "paradigmatiko" gisa nabarmentzen edo saritzen du. Errekonozimendu hori Docomomo Arkitektoen Nazioarteko Fundazioaren eskutik iritsi da eta Ordiziako zine-antzokia babestu eta hedatu behar den eraikin modernoa dela erabaki du.
Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da, Herri Antzokian bertan. Plaka ipiniko da eta ondoren, Adur Ezenarro ordiziar arkitektoak (Victor Mendizabal 2012 bekaren irabazleak) Herri Antzokia egin zuen Domingo Unanue ordiziar arkitektoari buruzko hitzaldia eskainiko du.
Aurten, honako eraikinak saritu dira: Donostiako Nautikoko eraikina, Trinitate enparantza, "La Equitativa" etxebizitzak, Arantzazuko basilika eta Laborde anaien Andoaingo pabilioia. Gipuzkoako eraikinen zerrenda Cementos Rezola (Añorga)ko frontoiak eta Ordiziako Herri Antzokiak osatzen dute, eta corian txurizko DINA4 formatuzko plaka estreinatuko dute, bertan QR kodearen izena azalduko da.