Daxeko Village del Alzehimerrera bisita antolatu du Gipuzkoako EHAEOak
2018ko azaroaren 23
Gizartea aldatzen ari da eta bizi-esperantza geroz eta handiagoa izanik, pertsonek behar berriak dituzte. Hauei erantzuteko, jada zenbait proiektu gauzatzen ari dira, Daxeko (Frantzia) Village del Alzehimer kasu, Champagnat & Gregoire architectes egileenak.
Proiektu hau gertutik ezagutzeko eta gure errealitatearekin alderatzeko asmoarekin, Gipuzkoako EHAEOk bisita gidatu bat antolatu du abenduaren 12rako (asteazkena). Hauxe litzateke egitaraua:
- 8:00: Donostiako Autobus geltokitik irteera autobusean.
- 8:20: Irungo Zaisa II poligonoan geldialadia ETH hotelaren ondoan (bertan norbait jasotzeko interesa balego).
- 9:30: DAX. Champagnat & Gregoire architectesen hitzaldia + mahai-ingurua Paula Amuchasteguirekin (AVNAU).
Esperientzia hau egileen eskutik ezagutzeaz gain, mahai-inguruan proiektuaren ebaluaketa egingo da eta Euskal Herrian bizi dugun erealitatearekin alderatuko da.
- 12:00: Obrara bisita gidatua.
- 13:30: Bertako jatetxe batean bazkaria.
- 15:30: Donostiaran buelta (lehenago Irunen egingo da geldialdia).
Interesa dutenek, abenduaren 3a (data berria) baino lehen eman behar dute izena honako formularioan (leku mugatuak). GIPUZKOAKO EHAEOeko KIDEEK LEHENTASUNA IZANGO DUTE.
Izen-emateak 10 € kostatuko da, bazkariarentzako ekarpen gisa eta abenduaren 5a baino lehen ordaindu beharko da (posta elektroniko bidez jarriko gara harremanetan).
EZ DIRA ITZULKETAK ONARTUKO