Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azkoitiako Jorge Oteiza Pilotaleku Zentrora bisita gidatua


2015ko urriaren 19

Aurten pilotalekuetara zuzenduta dagoen Arkitektura eta Hirigintza sailaren jarduera osagarri bezela, Azkoitiako Jorge Oteiza Pilotalekura bisita gidatu bat antolatu dugu, larunbata 24ean.

Hitzordua goizeko 11etan izango da gune berean eta bisita Carlos López de Ceballos arkitektoaren esku egongo da, Jorge Oteizaren kolaboratzailea, Antton Mendizabalekin gune arkitektoniko-eskultural honetan batera egon zirenean. Arkitektoak, bukatu gabeko proiektuaren ezagutza sakona duena, honela jarraiera emango dio urriaren 22an EHAEO-Gipuzkoan emango duen hitzaldiari (+info)

Bisitaldia dohainik izango da López de Ceballosen dedikazioari esker. Antolaketa arrazoiengatik lehenagotik izena ematea beharrezkoa da honako formularioan.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7