Arrakasta handia izan dute Salvador Ruedaren parte-hartzea izan duen Jasangarritasun Foroak eta GJH Sarien banaketak
2026ko urtarrilaren 29
Pasa den astean, Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometitutako hiri-jasangarritasunari eta arkitekturari buruzko hitzordu bikoitza izan zen Donostian, Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordeak eta Donostia Sustanibility Forumen antolatua. Hirigintza jasangarrian nazioarteko erreferente den Salvador Ruedak parte hartu zuen, eta Miramar Jauregiaren edukiera betetzea lortu zuen.
Hitzaldian, Ruedak ikuspegi ekosistemikotik heldu zien hirien egungo erronkei, eta azpimarratu zuen beharrezkoa dela hiri-eredu eraginkorragoak, osasungarriagoak eta 2030 Agendarekin lerrokatuagoak lortzea.
GJH Sariak:
Jardunaldia osatzeko, Hiri eta Komunitate Jasangarrien Sariak banatu ziren, GJHekin konprometitutako ekimenak aintzatesteko. Hauek izan ziren sarituak:
- Gizarte modalitatea (GJH 1: Pobreziaren amaiera):
AVINI’ / Hiri plangintza parte-hartzailea Petite-Anse eta Balan, Haitirentzat
Egileak: We Architects (Patxi Gastaminza, Elena Pastrana, Eric Ruíz, Leire Mateos, Iris Martín eta Xavier Vallcorba)
- Ingurumen modalitatea (GJH 7: Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea):
Olentzaro-Berri Etxebizitza Autonomoa % 100
Egileak: Ari Arkitektura (Garbiñe Pedroso Conejero eta Inhar Agirrezabal Sáenz de Santamaría)