'Arkitektura Haur Hezkuntzan. Konfiantzaren pedagogia' liburua aurkeztu dugu
2017ko azaroaren 28
Arizmendi ikastolak (Arrasate) sustatu eta Aitor Axpe arkitektoak eta Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak elkarlanean idatzi duten Arkitektura Haur Hezkuntza. Konfiantzaren pedagogia liburua aurkeztuko dute gaur goizean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzan. Argitalpenaren eta proiektua beraren berri emateko, honako hauek parte hartuko dute: Aitor Axpe arkitektoa eta liburuaren egilea, Arantza Lejarraga haur hezkuntzan aditua; Aitor Elizaran Arizmendi ikastolako Haur hezkuntzako zuzendaria eta Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea. Arkitektoak, hezkuntzan profesionalak eta administrazio publikoko eragileak elkartu eta aretoa bete dute liburuaren aurkezpenean, eta liburua beraren gaia ardatz harturik ondoren egon den jardunaldian.