Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Argitalpenak egiteko diru-laguntza


2024ko otsailaren 28

Gipuzkoako EHAEOk ordezkaritza honetako kideentzako argitalpenak egiteko diru-laguntza lerro berri bat zabaldu berri du. 4.000 €ko laguntza izango da, eta zenbateko guztia argitalpen bakarrari emango zaio. 

  • Nork eskatu dezake diru-laguntza? Gipuzkoako EHAEOeko elkargokide-egileek.  
  • Ze gai landu behar dira argitalpenean? Arkitektura, etxebizitza, hirigintza, arkitekturaren historia edo zeharkako beste gai batzuk. 
  • Zein hizkuntzetan egon behar du argitalpenak? Euskara, gaztelera edo inglesa.
  • Noiz arte egin daitezke eskaerak? Proposamenak 2024ko martxoaren 29a arte aurkeztu ahal izango dira.

Bestalde, ebazpena ematen denetik, 12 hilabeteko epean burutu beharko da argitalpena. 

Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa izango da oinarrietako baldintzak betetzea eta eskabidea aurkeztea. 

Eskaerak aurrez aurre Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Urumea pasealekua 2, behea - Donostia) edota posta elektroniko bidez egin daitezke:

liburutegia@coavngipuzkoa.eus. 

Argitalpenak egiteko diru-laguntza

Argitalpenak egiteko diru-laguntza

Erantsitako fitxategiak

Oinarriak (euskaraz) [593 KB] Oinarriak (gazteleraz) [706 KB] Eskaera-orria [297 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30