Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Adriana Ibargoyen artista donostiarrak ‘Kale artean’ erakusketa inauguratuko du maiatzaren 10ean Gipuzkoako EHAEOean


2019ko apirilaren 26

Adriana Ibargoyen artista donostiarrak Kale artean izeneko erakusketa inauguratuko du maiatzaren 10ean (18:30) Gipuzkoako EHAEOean. Egilea Urban sketchers eta Donostiako hirian inspiratu da bilduma hau egiteko garaian, 36 obrek osatzen dutena. Inaugurazio-ekitaldian Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOren presidenteak eta artista berak parte hartuko dute.

Kale artean erakusketaren egileak estilo dinamiko bat erabili du, non arkitekturak, oinezkoek, bizikletek, zubiek eta lorategiek hartzen duten protagonismoa. Horregatik, “Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoa kokatzen den ingurunea ezin hobea da bilduma hau hartzeko”, aitortu du Adriana Ibargoyenek.

Paper gainean formatu txikian egindako zenbait lanek Urban Sketchers estiloan ohikoak diren teknikak erabiltzen ditu: akuarela, luma-muturra eta boligrafoarekin egindako marrazkiak. Baina badira formatu ertain eta handiko arte-lanak, euskarri desberdinetan egindakoak. Hauetan, Ibargoyenek teknikak ezberdinekin esperimentatu nahi izan du, betiere kale-zirriborroaren estiloa mantenduz.

Erakusketa uztailearen 10a arte egongo da ikusgai Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoan  honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30era. Zenbait larunbatetan ere zabalduko da, 18:00ak eta 19:30ak bitartean, non egileak berak egingo dien harrera bisitariei. Zehazki, honako larunbatetan egongo irekita: maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1 eta 15.

Adriana Ibargoyeni buruz

2007. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn promozioko espediente hoberenarekin. Bera karreran zehar Florentzia eta Madrilen trebatzen jarraitzeko aukera izan du, eta bere formakuntza ondasun kulturalen inguruko goi mailako ikasketekin osatu du. Adriana Ibargoyen Donostian bizi da, eta gaur egun irakasle fazeta (bere akademian –Mihise- ematen dituen eskolak) margolariarenarekin uztartzen ditu. Artista gazte honek dagoeneko hogei bat erakusketa sortu ditu, Donostian, Bilbo, Iruñea, Madril eta Parisen erakutsi direnak.

Adriana Ibargoyenen lanari burzuko informazio gehiago: www.adrianaibargoyen.com

OHARRA: Inaugurazio-ekitaldira joateko izena eman behar da aurretik, lekuak mugatuak baitira. Sarrera doakoa.

Erantsitako fitxategiak

cartel-inauguracion-expo-page-0001-1.jpg [1 MB] Adriana Ibargoyen [6 MB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7