Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

2019ko Jazzaldira joateko irabazleak


2019ko uztailaren 15

Badugu jada Jazzaldia egiten den egunetan Gastronomiazko Anaiartera -EHAEO bertako bazkide da- joateko zozketaren emaitza, eta hortaz, irabazleen zerrenda. 93 elkargokidek hartu dute parte, horregatik irabazleetako batek azken momentuan joaterik ez balu, uztailak 18 (osteguna) baino lehen esan beharko du Elkargoko Idazkaritzan, bere ordez, beste pertsona bat joan ahal dadin.

IRABAZLEEN ZERRENDA

 

OHAR GARRANTZITSUAK:

- Zozketak sartzeko eskubidea bakarrik ematen du. Bakoitzak bere jan-edanak ordainduko ditu. 

- Sarrerak besterenezinak dira. Irabazleak berak joan beharko du jasotzera egun horretan bertan Elkartean. Bere izenean joaten den pertsona bati EZ zaio emango.

- Munibe jangelaren kasuan, elkargokide irabazleak aurretik erreserbatu dituen menu kopurua ordaintzeko ardura hartzen du, azkenean pertsona kopuru hori joan ala ez. Menuaren prezioa 35 €koa da (edariak eta BEZ ez daude barne). IKUSI EGUN BAKOITZEKO MENUA.

- Busca-Isusi terrazaren kasuan, irabazle bakoitza beste hiru pertsonekin joan ahal izango da. Sarrera-txartel bakoitza 4 pertsonentzako da.

 

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7