Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

EHUko Arkitektura Eskolako ikasleen Master Amaierako Lanekin osatutako erakusketa bihar inauguratuko da Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoan


2019ko apirilaren 4

Ekitaldia 13:00etan hasiko da eta Juanjo Arrizabalaga Arkitektura Eskolako zuzendariak eta Judith Ubarrechea Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoko presidenteak hartuko dute parte

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak UPV/EHUko Arkitektura Eskolan 2017-2018 ikasturteko ikasleen Arkitektura Unibertsitateko Master amaiereko lanekin osatutako erakusketa hartuko du bihartik aurrera, Idoia Moreno arkitektoak diseinatu duena.

Inaugurazio ekitaldia bihar ostirala (apirilaK 5),  izango da, 13:00etan, Elkargoko egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia). Parte hartuko dute:Juanjo Arrizabalaga Arkitektura Eskolako zuzendaria eta Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOeko presidentea.

Erakusketa, maiatzaren 2a arte egongo da ikusgai Arkitektoen Elkargoko hallean. Sarrera librea da.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30