Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Uda ikastaroa: Ignite NEB- New European Bauhaus: arkitektura eraldatzeko estrategia, irtenbideak eta aukerak


2024ko irailaren 12 tik2024ko irailaren 13-ra

Lekua: Miramar Jauregia / EHU AGETeko Enpresa GEla

Ordua: 9:00-18:30 / 9:00-14:00

Eremua: Sostenibilidad

Habicek eta EHAEOko Gipuzkoako Jasangarritasun batzordeak, European Cluster Alliance-rekin lankidetzan, Ignite NEB: New European Bauhaus: Arkitektura eraldatzeko estrategiak, irtenbideak eta aukerak izeneko uda ikastaroa antolatu du. Ikastaro hau New European Bauhaus-en interesa duten arkitekturako eta diseinuko profesionalei eta enpresa fabrikatzaileei, zentro teknologikoei, administrazio publikoei, unibertsitateei eta elkarteei zuzenduta dago. Ikastaroaren modalitateak online zein aurrez aurrekoak dira.

 

IKASTAROAREN HELBURUAK

• Ezagutza integrala: New European Bauhausen ulermen sakona eskaintzea, oinarrietatik aplikazio praktikoetaraino.

• Adibideen azterketa: New European Bauhausen printzipioen inplementazio arrakastatsua erakusten duten kasu errealak eta proiektu enblematikoak aztertzea.

• Finantzaketa-aukerak: New European Bauhausen printzipioekin bat datozen proiektuetarako dauden finantzaketa-aukeren berri ematea.

• Profesionalen sarea: New European Bauhausen interesa duten beste profesional batzuekin harremanak izateko eta haiekin lankidetzan aritzeko aukerak erraztea.

• Trebetasun praktikoen garapena: Profesionalak trebatzea ikasitako kontzeptuak beren proiektuetan aplikatzeko.

 

Zer eskaintzen dugu? Ikastaro trinko honek kasuen ikasketak, eztabaida interaktiboak eta saio praktikoak barne hartzen ditu, arkitekturan eta diseinuan berrikuntza jasangarria bultzatzeko trebetasunak eta ezagutzak eskainiz.

Doako izen-ematea: Matrikula doakoa izango da NEB Euskadiren plataforman izena eman eta onartzen dutenentzat.

Izena ematea prozesu erraza eta doakoa da. Bete orria!

Ez galdu aukera hau arkitekturaren eta diseinuren praktika profesionala eraldatzeko eta abangoardiaren parte izateko !

Ikastaroari eta egitarau xehatuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu ikastaroaren webgunea.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7