Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak
2025ko ekainaren 19 tik2025ko ekainaren 20-ra
Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola
Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00
Eremua: Sostenibilidad
Beren proiektuetan jasangarritasun-irizpideak sartzeko interesa duten arkitekto eta diseinu-profesionalentzat da ikastaro hau. Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) arkitekturan eta barne-diseinuan integratzeko ikuspegi praktikoa eskaintzen du.
Adituek emandako saioen, ebaluazio-tresnen eta kasu errealen analisien bidez, GJHak proiektu jasangarrien garapenean aplikatzeko estrategia zehatzak landuko dira, jarduera profesionalari zuzenean aplika dakiokeen orientazio erabilgarri batekin.
Edukiak
1. blokea: Erakundeen eta arauen testuingurua
2. blokea: GJHak neurtzeko eta aplikatzeko tresnak eta metodologiak.
3. blokea: Azterlanen, sustatzaileen, eraikitzaileen eta administrazio publikoen kasu praktikoak.
4. blokea: Komunikazio-estrategiak, proiektuen inpaktu jasangarria ikusarazteko.
Prezioak :
- Gazte tarifa (18-25 urte): 25 €
- EHAEO elkargokideak: 35 €
- HABICeko bazkideak: 35 €
- Matrikula exentzioa: 61 €
- Tarifa murriztua:74 €
- Tarifa orokorra: 87 €