Patroiaren Eguneko ospakizuna 2023
2023ko ekainaren 30
Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutua. Elvira Zipitria, 2 - Donostia
Ordua: 19:30
Eremua: Otros
Gipuzkoako EHAEOak Patroiaren Eguneko oroitzapenezko ekitaldia ospatuko du ekainaren 30ean, eta elkargokide gisa 50 eta 25 urte betetzen dituzten lagunak omenduko ditu egun horretan. Bestalde, 2023an elkargokidetu direnei ongietorria emango zaie.
Jai honetaz baliatuko gara Jesús Mari Tabernerori merezitako agurra egiteko, 45 urte baino gehiago ordekaritza honetan lanean eman ondoren, erretiroa hartzen baitu.
Ekitaldia Euskadiko Arkitektura Institutuan (Donostian) izango da, 19:30etik aurrera, eta ondoren luntx bat eskainiko da.