Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Patrimonio 2.0: Azal berria Bideo mapping proiekzioa


2022ko urriaren 3 tik2022ko urriaren 4-ra

Lekua: Ramón María Lili, 8-9. Donostia

Ordua: 21:30 - 23:30

Eremua: Patrimonio

Bideo mapping proiekzioa Donostiako Ramón María Lili 8 eta 9 zenbakietan kokatua dagoen eraikinean (Equitativa ondoan). Eraikin arrazionalista garbia da, Pablo Zabalo donostiar arkitektoak diseinatu zuena 1935ean, baina gerra zibilaren ondorioz ezin izan zen 1952ra arte bukatu. 2020an, Fernando Ruiz Lacasa arkitektoa arduratu zen eraikinaren birgaitze energetikoaren esku-hartzeaz, Kursaal Taldearen partaidetzarekin. Proiekzio horren bidez, eraikin enblematiko honen historia kontatuko da, oso modu ikusgarrian: obraren hasieratik 1930eko hamarkada aztoratuan aurre egin behar izan zitzaien egoeratatik abiatuta, 2021ean amaitu zen birgaitze-obraren esku-hartzeraino. Arrakasta kasu bat, non ondarearen mantentzea bat datorren eraikinaren birgaitzearekin, energia-hobekuntzarekin erabilera erosoagoa eta jasangarriagoa lortuz eraikinaren erabileentzako.

Trailer honetan ikuskizuna izango denaren aurrerapen bat uzten dugu.

Ángel Sandimas artista nafarrak egin du ikus-entzunezko ekoizpena, 20 urte baino gehiago daramatzanak nazioarteko animazio digitaleko proiektuetan lanean, eta sari eta izendapen ugari jaso dituenak. Besteak beste, Moskuko Circle of Light nazioarteko jaialdirako egin zuen bideo-mapping proiektua azpimarratu daiteke, edota Iruñeako Udalarentzat egin zuen Le Souvernir d’AVA, beste askoren artean (ikusi bere ibilbidea www.angelsandimas.com-en).

 

Proiekzioak arrakasta izan dezan eta herritarrek ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dezaten, hiriko argiak itzali eta Ramon Maria Lili pasealekuko trafikoa itxiko da emanaldiak irauten duen bitartean. Ikuskizunaz gozatzeko lekurik onenak Argentinako Errepublika pasealekua (Maria Cristina hotelaren eta Victoria Eugenia antzokiaren artean) eta Santa Katalina zubia izango dira.

 

Proiekzio hau Arkitekturaren Nazioarteko Egunaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da. Kursaal Taldearen babesa ere jaso du.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7