Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Landa garapenak. Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren etorkizunaren ingurko hausnarketarako eta eztabaidarako IV. jardunaldia


2023ko maiatzaren 18

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia

Ordua: 18:30

Eremua: Cultura

Gipuzkoako EHAEOren  Kultura | Gizartea batzordeak antolatzen duen Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren zikloaren etorkizunaren inguruko hausnarketarako eta eztabaidarako lagurren jardunaldia egingo dugu datorren astean. Ostegunean izango da, eta Landa-garapenak gaiaren inguruko hitzaldiak eta eztabaida izango dira. 

Hizlariak, arkitekto hauek izango dira:

  • Joseba Larzabal
  • Ana Ezeiza
  • Jon Sánchez

Ondoren, eztabaidarako gunea zabalduko da Oihana Santolariak arkitektoak moderatuko duena. 

Sarrera doakoa izando da, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak baitira.

 


Zertaz arituko gara jardunaldi honetan?

 

XIX. mendearen amaieran industria- edo hirugarren sektoreko jarduera ekonomikoak egin ahal izateko hirietarako migrazio handiak hasi ziren. Abeltzaintza- eta nekazaritza-jarduerekin lotutako landa-gune txikiek biztanleria-jaitsiera nabarmena izan zuten, eta horietako batzuen joera etengabea izan zen. Azken urteotan, ordea, hainbat arrazoirengatik, herritar askok erabaki dute, landa-ingurunera bueltatzea eta urteetan izan den joera aldatzen hasi da. Egoera horren ondorioz, lehen sektorearekin lotutako eraikin tradizional asko hutsik daude eta, batzuk, erortzeko zorian; beste batzuk, berriz, berritu egin dira, jatorrizko jarduerarekin zerikusi gutxi duten ildoei jarraituz, horrek dakartzan arazoekin, eraikuntzari eta funtzioari dagokienez.

Araudiari dagokionez, Udalaren hirigintza tresnak, lurralde planeamenduarekin batera, jarduketa onartuak eta lortu beharreko helburuak arautzen dituztenak dira.

LAG helburuei dagokienez, hau azaltzen da azken lekuan: Hondatutako edo gainbeheran dauden espazioak eta hirigune historikoak eta landa guneak berritzeko eta dinamizatzeko prozesuak aktibatzea. Eta, arazo nagusien artean, honako hauek nabarmentzen ditu: enplegu- eta errenta-aukera eskasa, ezinbesteko ekipamendu eta zerbitzuen urritasun nabarmena, despopulatzeko eta ekonomia-jarduera gutxitzeko egitura-prozesuak.

Azterketa labur honen ondoren, osteguneko topaketan jorratuko diren hainbat galdera sortzen dira: Zer da landa-ingurunea? Lurralde-plan partzialak egokiak al dira landa-inguruneko udalerrien etorkizuna zehazteko? Nola esku hartu behar da landa-ingurunean? Nola sustatu daiteke lehenengo sektorea hirigintzaren ikuspegitik?

Jardunaldi honen helburua da gai horiei buruz hausnartzea, baita jasangarriagoa izan daitekeen landa-nukleoen ereduari buruz etorkizunean izan daitezkeen estrategiei buruz ere.



Informazio panela

Informazio panela

Erantsitako fitxategiak

Joseba Larzabal Goizueta [251 KB] Ana Ezeiza Agirre [356 KB] Jon Sánchez Ugarte [277 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7