Jardunaldia: Balkoitu!
2026ko urriaren 30
Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia)
Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00
Eremua: Cultura
BALKOITU! Ikerketaren inguruko jardunaldia, EAEko etxebizitza eraikinetan balkoiak jartzea bultzatzeko proiektuak, esperientziak eta baliabideak partekatzea helburu duena.
Jardunaldiak bi zati izango ditu:
Goizean, 80/2022 Dekretua aplikatzeak dakartzan erronka eta zailtasun nagusiak landuko dira, izan daitezkeen irtenbideak identifikatzeko eta esku-hartze mota horien garapena errazteko. Ondoren, BeAr Architects-ek Donostian, Hernanin, Errenterian, Gasteizen eta Bilbon garatu dituzten azterketa-kasuak aurkeztuko ditu, baita Santurtziko Auzo Zaurgarrien Esku Hartzeko Plan Integrala ere.
Arratsaldean, Bartzelonako Grup Rearq ikerketa taldeak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan eraikitako bizitegi-poligonoen birgaitzeari buruzko lana partekatuko du. Ondoren, bESTe arkitektura agentziak EAEn garatutako hainbat esku-hartze aurkeztuko ditu. Jardunaldia amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da, parte-hartzaileen artean ideiak eta esperientziak trukatzeko.<br><br>Bertaratzea doakoa da, aurrez izena emanda.
👉 Eman izena: labur.eus/balkoitu
BALKOITU! Eusko Jaurlaritzaren ERAIKAL programak lagundutako ikerketa da, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren lankidetzarekin garatu da.